Ekonomia era jasangarrian berreskuratzeko adierazpena

COVID-19 aren krisia Bigarren Mundu Gerra garaitik gizartea aurre egiten ari den krisi garrantzitsuena da, eta bere aurka egiteko premiazko eta muturreko neurriek izugarrizko eragin negatiboa izan dute ia guztiz geldiarazi egin den ekonomian.

Eragin hori arintzeko, gobernuak ekonomia sustatzeko neurri garrantzitsuak proposatzen ari dira, seguruenik historiako handienak. Baina, nola erabili laguntza horiek? Nola lortu gizartearentzat etekinik handiena? Gobernuek hartuko dituzten erabakiak tentu handiz aztertu beharko dira. Horiek, eragin handia eta epe luzeko efektuak izango dituzte, gure ekonomia hamarkadetan baldintzatuz.

Testuinguru horretan, Europako eragile desberdinek, Green Recovery Aliantzak (Susperraldi Berdearen Aldeko Ituna) ekimena abian jarri dute. Estimulu politikak ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik eraginkorrak izan behar dutela, eta aldi berean, ezinbestekoak diren jasangarritasun eta biodibertsitate politikekin lerrotuta egon behar dutela defendatzen dute.

Ekimen horrek Europako Itun Berdea aintzat hartu eta hazkunde estrategia hiru ardatzetan oinarritzen du: digitalizazioa, deskarbonizazioa eta erresilientzia. Lehiakortasuna eta ingurumena batera doazela ulertzen da, ingurumen jasangarritasunik ez badago jasangarritasun ekonomiko edo soziala ez baita egongo.

Espainiak baldintza ezin hobeak ditu susperraldi estrategia honek ekonomia eta enpleguak sortzeko dituen aukerak aprobetxatzeko, hots, energia berriztagarriak garatzeko potentzial izugarria, natura kapital paregabea, ondo kokatutako industria eta energiaren efizientziarekiko konpromezu finkoa.

Testuinguru honetan, behean sinatutakoak bat datoz susperraldi ekonomiko iraunkor eta sendo bat burutzearekin. Alderdi politiko, enpresa, sindikatu eta EEGen arteko aliantzak eta iraunkorrak diren estimulu neurriak martxan jartzea eskatzen dituzte. Neurri hauek ezagutza zientifiko onenetan eta jardunbide egokienetan oinarrituta egon behar dute eta gizarte oparo, iraunkor, osasuntsu eta erresilienteago baterantz bideratu.

Deskargatu

Adierazpenarekin bat egin nahi al duzu?

Bidali zure konpromisozko datuak
EGIN BAT